Onintza Enbeita.
BIRA

Indarkeria

2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Irene Montero adibide bat baino ez da. Egon gintezke harekin ados edo ez, baina jasaten dituen erasoak indarkeria dira. Mila modu daude arrazoiak eztabaidatzeko, sakon aztertu duzun gauza bakarra zure senar ohiaren gorputza dela esan gabe. Guztiok dakigu Montero abizenaren aurrean gizon izen bat balego, ez lioketela esaten dioten guztia esango. Edo beste era batera esango liokete, beste hizkuntza batekin, beste lotsa batekin. Edozein emakumerentzat da gogorra gorputza plazan jartzea. Berdin du kirolaria, bertsolaria, politikaria edo dantzaria bazara. Zure ahalen kontra egin nahi dutenean, isilarazi nahi zaituztenean edo etxera joan zaitezen nahi dutenean, zure gorputza jipoituko dute. Sinbolikoki normalean, baina ahal balute fisikoki ere min egingo lizuketela sentiaraziz. Halako gorrotoa eta indarkeria transmititzen dute, halako harrokeriarekin jartzen zaizkizu aurrean, ezen sentitzen baituzu ahal balute txikitu egingo zintuzketela. Eta zama horrekin joan behar duzu aldiro lanera, agertokira, kongresura edo zure lana egiteko aukeratu duzun lekura. Ez baitagokizu zuri lekuak aukeratzea: zure rola da ematen zaizun lekuan irautea. Ez da justua, ez da etikoa eta ez da halabeharrez jasan behar dugun zerbait. Aitzitik, zerbait egin behar dugu ez dadin hala izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.