Onintza Enbeita.
BIRA

Mundiala

2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Bihar gizonezkoen Munduko Futbol Kopako finala jokatuko da. Ez dut zalantzan jarriko itzela izango denik. Aurrekoan entzun nuen Messi ondo jokatzen ari dela hau izan daitekeelako bere azken Mundiala. Pozten naiz harengatik eta haren joko ona gozatuko dutenengatik. Nik ez dut partida ikusiko, ordea. Badakit suposatzen duzuela Iruñean egongo naizela Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean, baina han ez banengo ere ez nukeen partida ikusiko. Jokalarien kontra ez daukat ezer: ulertzen dut Qatar bezalako herrialde batean ere jokatu egin behar dutela hala agintzen badiete. Edo hori ulertu nahi dut haien erabakian. Kontua da ez dudala ezer jakin nahi futbolaren aitzakian eraiki duten lau aberatsen arteko joko makabroaz. Qatarren izena garbitzeko ordaintzen ibili direnek zein diru hori jaso dutenek ez dute gure errespeturik merezi. Giza eskubideak zer diren ere ez dakite. Poza ematen didate Palestinaren alde hitz egiten dutenean. Hori bai, poza nazka bihurtzen zait Sahara ukatzen dutenean edo Yemen suntsitzen ari direla gogoratzen naizenean.

Edozelan ere, ehunka, milaka eta milioika lagun egongo dira bihar arratsaldean pantaila bati begira edo irratira belarriak pegatuta, hogeita bi gizonek haien destinua aldatu egingo balute bezala, adi-adi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.