andoni egana
HITZ ETZANAK

Abestia

2023ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Handi geratu nintzaizun. Ez naiz zuregana itzuliko erregu-negarretan urtzen bazara ere. Zauritu ustetan trinkoago bihurtu ninduzun. Auzoan amaginarreba, atean prentsa, eta Ogasunean zorrak utzi zenizkidan. Emakumeok ez dugu jadanik negar egiten, fakturatu egiten dugu. Musika baino ez dut nik sortzen, barkatu zipriztindu bazintudan. Gimnasio asko, baina garuna ere landu behar zenuke pittinen bat. Ni bezalako otsoeme bat ez dago zu bezalakoentzat...

Pertsona onaren izena du baina ez da halakoa. Zure bikotekide berria zu bezalakoa da, eta zu bezalakoentzat. Hogeita biko bik adina balio dut nik. (22 urte ditu bikotekide berriak; Shakira berak, 45; bai Piqué eta bai bera urteko bigarren hilabetearen bigarren egunean jaio zirenez, hogeita biak esanahi handia zuen euren harremanean) Ferrari bat galdu duzu Twingo baten truk. Casio bat hartu duzu Rolex baten lekuan...

Azken pare bat egunean ez da besterik entzun. Shakirak bikote ohiari jarritako abesti berriko esaldiak dira guztiak. Neuk euskaratu ditut. Esaldiak ez daude kantatzen dituen hurrenkeran. Neuk banatu ditut, bi ahapalditan. Lehen ahapaldirako aukeratu ditudanak egokiak iruditzen zaizkit. Bat edo bestek esan indarra du gainera. Bigarrenerako hautatu ditudanengatik ezin dezaket gauza bera esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.