Onintza Enbeita.
BIRA

Umearoa

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Ez naiz hitz zehatzez akordatzen, baina aditzera eman zidan umeak herritik atera egin behar direla eskolarik ez dutenean. Ez duzue sinistuko, baina ez nuen eztabaidarako gogo berezirik hasieran. Bere kasua kontatu zidan: asteburuero joaten dira norabait umeekin. Ez Zarautzera edo Bakiora eta horrela. Nahiago dute Landetara edo Kantabriara joan, adibidez. Neguan erraz heltzeko moduko lekuak dira. Oso ondo prestatuta omen daude bizikletan ibiltzeko, autokarabana aparkatzeko... ez naiz gauzak lekutik ateratzen ari, ordu eta erdiz entzuten egon nintzela esaten badizuet.

Nazkatuta, hori krimen bat dela esan nion. Ondo dago umeei mundua erakustea eta munduan nola ibili ulertzen laguntzea. Ongi dago beste hizkuntza batzuetan trebatzea, ongi dago beste era batera bizi diren umeak ezagutzea. Baina Kantabriako hondartza batean egoteko, azaroan, Euskal Herrian baino hotz handiagoarekin, umeak herriko plazatik ateratzea? Landetan bizikletan ibiltzeko, umeak asfaltatu gabeko herri bide aldapatsuetatik ateratzea? Bai, bai, krimen bat. «Hori esaten duzu ez daukazulako umerik». Akabo, pentsatu nuen, hasi gara! «Bada, agian zuk egiten duzuna egiten duzu ez duzulako izan umearorik!. Bistan da ez nintzela etxetik lagunak egitera atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.