andoni egana
HITZ ETZANAK

Ebaluazioa

2019ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Badaezpada pobrearen makulu da. Badaezpada gorde, bihar premia igual izango dugu eta; badaezpada eta ahal dela aurreztu, etzi zer letorkeen inork ez daki eta; badaezpada eraman; badaezpada ekarri; badaezpada...

Burua nabarmen huts egiten hasi zaion garaian eraman dute seme-alabek amona adintsua ebaluazioa egitera. Eseri da medikuaren aurrean eta hau galderak egiten hasi zaio, gaitzak zenbateraino eragin dion zehazte aldera. Batek galdetu, besteak erantzun. Hasierako galderak, errazak. Galderak zailtzen hasi direnean antzeman egiten zaio amonari jakin behar zukeena ez gogoratzeak sortzen dion ezinegona. Harik eta medikuak galdera zitala egin dion arte: «Eta Franco? Gogoratzen zara zein zen Franco?». Lurrera begira geratu da amona, deus esan gabe. Berriz galdera bera egin dionean, ezetz erantzun du. Eta hirugarrenez galdetzean, bekozkoa jarri eta xehatu egin du erantzuna: «Gizon hori ez zen sekula gure etxera etorri».

Kontsultatik irtenda, seme-alabek kargu hartu diote amonari. Ea zergatik ez dion esan Francoz gogoratzen dela; maiz aipatzen duela etxean; ez direla hamabost egun gizon gaiztotzatazaldu ziela bilobei...Ea zergatik ez dion medikuari egia esan. «Badaezpada». Ebaluazioa egina zegoen. Buru hura ez zebilen hain gaizki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.