andoni egana
HITZ ETZANAK

Haserre

2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Haserre nago. Eta baditut motiboak. Baina aspaldi ikasi nuen haserrearekin egin behar dela errepidean gidari zoazela atzetik ipurdia janaz datorren kakalarriarekin egin behar dena: pasatzen utzi.

Bat-bateko jendaurreko jardunerako, haserrea da izan daitekeen lagunik txarrena. Probatua naiz. Bertsotan ongi egingo duzu tarteka buruko minez zaudela ere; triste zaudela, bizitzaren gorabeherek abaildua, igual egingo duzu urteko saiorik umoretsu eta osoena; zalantzakor zabiltzan garaian sekula baino ziurtasun handiagoz aritu zintezke une-tokiek hala ahalbidetuta. Haserre bazaude, ordea, ez duzu ezer onik egingo. Haserreak itsutu egingo zaitu. Eta berdin dio haserrea zeure buruarekikoa den, den gai jartzailearekikoa, zure iritziz taxuzkorik jartzen ez dizulako, soinu ekipo txarrarengatik den edo entzuleen epeltasun ulergaitzak berotu zaituen. Haserretik gaizki sortzen da. Oso bestelakoa da, haserrea murtxikatu ondoren, arrazoi eta argudio bilakatzeko gaitasuna duzun unekoa. Orduan bai, sor zenezake egoki. Orduan zara aizto, gaizto. Haserrearen liseriketa egin ostean.

Ez da kasua. Egoera honetan, jator ustean, somos muy de pymes bezalako hutsalkeria dioen Jaurlaritzatik ez zitekeen ezer espero. Kulturatik behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.