Onintza Enbeita.
BIRA

Normaltasuna

2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Ez dut sekula maite izan normala hitza. Orain leku guztietan maiuskulaz agertzen da normaltasuna, eta esaten ari garenaz askorik pentsatu gabe, hitz hori erabiltzen dugu egoera azaltzeko. Ez dezagun ahaztu, ordea, normala normatik datorrela. Normala dena normatiboa da, eta normatiboa dena normala da. Horregatik dira hemen normalak diren gauzak arraroak munduko beste puntan. Baina harantzago ere badoa normatibitatea bere normaltasunarekin: normalak diren eta ez diren gauzak ez dira kasualitatez erabakitzen. Nola eta zertarako bizi behar dugun inposatzen digute normaltasunaren izenean. Esate baterako, hemen, normala da heterosexuala izatea. Homosexualitatea zerbait arrunta da gure kaleetan, baina normatiboa, sistemaren neurrira eraikitakoa, bestea da. Beraz, arruntak diren gauza guztiak ez dira normalak. Emakume bat espaziora joatea ez da normala. Eta begira, gu ohartu gabe, hizkuntzak zer ondo azaltzen digun egoera: kontua ez da emakume gutxi joan direla espaziora, kontua da emakume batek halako lekua hartzen duenean, bere aukeren jabe denean, normak hausten ari dela.

Orain normaltasun berria deitzen dioten egoera emozional eta sozialean gaude. Eta askok normaltasun zaharra ere irensteke daukagu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.