andoni egana
HITZ ETZANAK

Santander

2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Balear Uharteetako agintari bat eta kazetaria berriketan ari dira irratiz. Pozarren azaldu da agintaria. Europarrek Mallorcarako hegaldiak hartu ahal izango dituzte aurrerantzean. Kazetariak, ogibideari ez dagokion emozioz, bere hondar alea erantsi nahi izan du: «eta ez kanpotarrak bakarrik. Espainiarrok ere uda honetan Mallorcara joateko aukera izango dugu! Espainiarra izan eta Mallorca ez ezagutzea bekatua baita!». Bekatua? Azalekoa izango da, eguzkiarekin lotua, jakina...

Joan-etorrietarako dabilen sukarraren lekuko txiki bat baino ez da. Joxe Mari Iparragirre jaio eta berrehun urte bete diren honetan, urretxuarraren esaldi zati ezagun eta aipatuena aldatu egin da. Orain artean «eman ta zabal zazu» zen; pandemiaren ondotik, «Santander aldera!». Revilla eta Urkulluk bi lurraldeen arteko hesia zabaltzeko azaldu duten presa eta temak ez du logikarik. Litekeena da jendaurreko hizketarako aholkuak eman nahi izatea elkarri, batak jarduna apaltzen ikas dezan eta bixitzen besteak.

Derrigor mugitu behar honetan, sekulako garrantzia hartu dute bigarren etxebizitzek. Zer-nolako drama bigarrenera ezin joana. Adiskide batek eman zidan epaia: «Bigarrenera joan ezinik dabilena hobeto zagok lehenengoan lasai egoteko ere, alerik ez daukana baino!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.