andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezabatua

2021eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Eztabaida batean galtzera zoazela sumatzen duzun unean, bada esaldi bat orain oso purian dagoena, erabateko porrota saihesteko balia dezakezuna. «Guztiok ditugu gure kontraesanak» aitortzen baduzu, nekez segituko du arerioak zirika. Ez da ausartuko «nik ez!» borobila botatzera.

Filomena izendatu dute egunotan gurera hurbildu den denboralea. Eta Santa Filomena da Elizaren historia Iruña-Veleiakoaren tankerako auziz josia dagoelako froga argietariko bat. XIX. mendearen hasieran aurkitu zituzten Erromako katakonbatan hezur batzuk, eta haietan hizkiren batzuk idatzirik. Interpretatu zuten II. mendeko Filomena izeneko neskatxa martiri bati zegozkiola hitz haiek, eta Santa izendatu zuten handik urte batzuetara. Baina XX. mendean egindako ikerketek ebatzi zuten ezetz, inskripzioakez zegozkiola Filomenari, eta 1961ean santu-santen zerrendatik ezabatu egin zuten, gaixoa. «Tori» eta «tati» ankerra…

Santa Filomena behin baino gehiagotan azaldu zitzaiola zioen, baina, San Juan Maria Vianneyk. Eta honi ez diote Santu mailarik kendu. Jokoz kanpo dagoen futbolari batek beste bati pasea eman, honek gola sartu, eta gol hori legezkotzat jotzearen pareko zerbait. Guztiok ditugu gure kontraesanak. Kontraesanen neurrian datza gakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.