andoni egana
HITZ ETZANAK

(H)orman

2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Ez naiz guztiz zuzenzalea. Zuzena ez dena egokia izan daitekeela uste dut, betiere, egoera ez-formaletan. Akats sintaktiko edo gramatikalak komunikazioari eragiten dio, ordea. Eta norbaiten esanak begi-belarrietan krakatekoren bat sortzen badit, nekez eskainiko diot sinesgarritasunik hiztunari edo idazleari. Komunikazioa eteten duen neurrian da kaltegarri akatsa.

Heziketa eremuetatik kanpo, purian ez zebilen gai bat da zuzentasunarena. Euskara kontuetan erabilera da gako, eta horrantz jo dute azken kanpaina eta ahaleginek. Baina hara non, espero ez zen kale-kantoi batetik hasi den kukuka zuzentasuna. Hondarribiko pintadek - Hil PNV, Zipalloak...- eztabaidatxoa piztu dute. Arnaldo Otegik dio era horretako esamoldeek egiletzari buruzko zalantza handiak sortzen dituztela. Bizkor ibili da Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko estrategia arduraduna. «Pintadak gramatikalki zuzenak direnean esan nahi al du…?» bota dio erantzunean. Brianen bizitza motz geratzen da guretzat...

Duela urte batzuk herriko horma batean Gazteria haurrera! idatzi zuenak bazekien zer zetorren. Hala dio Ana Hormaetxea gidoigileak azken Argia-n: «ETBn denak izan behar du leuna. Go!azen! adibidez, nerabeei buruzko telesaila da, baina umeentzakoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.