Onintza Enbeita.
BIRA

Dena

2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Etengabeko aukeraketan bizi gara. Dena aukeratu behar dugu. Umetatik esaten digute dena ezin dugula izan. Soldata on bat badaukazu, ezin duzu ordutegi on bat izan. Osasuna badaukazu, ezin duzu dirurik izan. Ezkonduta bazaude, ezin duzu desiorik izan. Ama bazara, ezin duzu umeena ez den bizitzarik bizi. Euskal Herriko leku askotan, zure herrian bizi nahi baduzu, ezin duzu etxebizitza duina izan. Gizarte segurantzako medikuak artatzea nahi baduzu, ezin duzu itxaron zerrenda saihestu. Ez baduzu dietarik egin nahi, ezin duzu minigonarik jantzi. Ez baduzu minik hartu nahi, ezin zara maitemindu. Lanean bazaude, ezin duzu ikasten jarraitu. «Zer nahi duzu, bada?», galdetzen dizu jendeak.

Argi dago dena ezin dugula izan; ordea, galdera da ea zer den dena. Izan ere, dena baldin bada lan baldintza eta soldata duina, nik dena nahi dut. Dena baldin bada maiteminduta egotea eta nahita egindako minik ez hartzea, nik dena nahi dut. Dena baldin bada ni artatzen nauen medikuak baldintza duinetan lan egitea eta langile publikoa izatea, dena nahi dut. Dena baldin bada bizitzeko moduko bizitza osoa eta duina, dena nahi dut. Eta ez bakarrik nahi: nik borrokan egingo dut dena izateko, eta norbaitek aukera hori ukatu egiten badit, hortzak estutuko ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.