Onintza Enbeita.
BIRA

Zaila

2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Ezin dut gehiago. Nazkatuta nago euskara zaila dela entzuteaz. Euskal Herrian lasai bizi daiteke bat euskararik jakin gabe: eta horixe da euskararen zailtasunik handiena. Euskarari errespetua galdu zaio. Norbaiti bururatu zitzaion esatea hizkuntza zaila dela, eta beste guztiek sinistu egin zuten, sinistu egin genuen. Ez nago ados: euskara ez da hizkuntza zaila. Gehiago esango dut: ez dago hizkuntza zailik. Gure aitak ez daki ergatiboa zer den, eta ez du bakar bat huts egiten. Guk ez genekien gaztelaniarik eskolara joan arte, eta genero sistema ikasi egin genuen; baita tildeak jartzen ere. Txinatarrek gurearen aldean hizkuntza eta idazkera konplikatuak dituzte itxura batean, baina bereziki inteligenteak ez diren txinatarrek ere badakite haien hizkuntza.

Errespetua galdu zaio euskarari, eta jendeari berdin dio ondo edo gaizki egin. Nola zaila den, ahal duguna egiten dugu! Ez. Ahal duguna egingo bagenu, jendeari begira egiten diren lanetan hobeto zainduko genuke gure hizkuntzaren maila. Baina nola euskara den... nola titulua badudan baina etxean ez dudan egiten... politikariak telebistatik atera gabe ari diren garai honetan, esate baterako, jakin nahi nuke zenbat barre egingo liguketen, haietako zenbaitek darabilten euskararen pareko gaztelania erabiliko bagenu beste guztiok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.