Onintza Enbeita.
BIRA

Lokatza

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Norbere benetako izen-abizenekin publikoaren aurrean hitz egiten duen inor ez da libratzen. Sare sozialak erasotzaile anonimoz beteta daude. Akosoa zenbaterainokoa izan daitekeen pentsa dezazuen horra irudi bat: emakume bat biluzik herriko plazaren erdian, bakarrik. Eta plaza inguratzen duten leihoetako bakoitzean frankotiratzaile bat aurpegia estalita. Eta plazaren erdian biluzik dagoena zu zarenean, beste herritar guztiak ondoko plaza batean egongo dira: beste eztabaida batean. Izango da animo mezuren bat botako dizun lagunen bat, baina ezer gutxi. Eta komunikabideak, isilik; pantailari begira gertatzen ari den horretatik urruti.

Baina halako batean, herriko plazaren erdian emakume bakarra egon ordez, bi daude, eta komunikabideak kezkatu egin dira. Eztabaida txiki bat izan dute. Bietako batek egunero jaso izan ditu mezu gogorrak eta askoz gogorragoak, eta ustezko mezu terribleak bota dituenari heriotza mehatxuak egin izan dizkiote. Herriko plazaren erdian banaka egon direnean, ez da inor frankotiratzaileez kezkatu. Orain bai, antza.

Herriko plazaren erdian biluzik emakume bi. Eta plaza inguratzen duten leihoetan komunikabideak, adi; leihotik plazara lokatza botaz. Egizue borroka emakumeok: feminismoa ez da hain ona izango, lokaztu egiten bazaituzte, esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.