Onintza Enbeita
BIRA

Ehun

2019ko ekainaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2003tik hona, 100 emakume hil omen ditu matxismoak Euskal Herrian. Omen jarri behar zaio beti halako notizia bati: salatu gabe, kasualitatez bezala, ezkutuan, gehiago jasan ezinean hil direnak ez baitira zenbaki ofizialetan sartzen. Bide batez, zoritxarrekoak gu, zenbaki borobilek baino asaldatzen ez gaituztenok. Hamasei urtean ehun emakume: urtero 6,25. Demagun 0,25 hori dela emakume bat hiltzen duten bakoitzean beste guztiongan hiltzen dutena: honezkero guztiongan hil dute zerbait. Saiatzen zara eztabaidatzen, esplikatzen, ulertarazten eta ez dago modurik. Feminismoak gaizki egiten dituen gauzen inguruan berba egin nahian hurbiltzen zaizu jendea sareetan behin eta berriz. Batek esango du oldarkorregiak garela, besteak gauzak lekutik ateratzen ditugula, biktimismoa leporatzen digute askok, geureaz aparte ezer ikusteko gaitasunik ezaz aritzen dira zenbait. Eta bitartean, mundu errealean, matxismoa da emakumeak hiltzen dituena. Eta matxismoak baditu milaka aurpegi: haietako asko oso atseginak, lagunkoiak. Baina bere gradu guztietan ezabatu eta hil egiten gaitu.

Eta hainbesterako ez dela pentsatzen dutenek euren buruari galdetu behar liokete ea feminismoak zuzenean edo zeharka hil dituen zenbat gizon ezagutzen dituzten. Eta erantzunean aurkituko du gakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.