Onintza Enbeita
BIRA

Arriskua

2019ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iparraldeko eremu berezi batean bizi omen gara gu. Espainiako Gobernuak gurera bidaltzen dituen Guardia Zibil eta Poliziek diru gehiago kobratzen dute Espainian lan egiten dutenean baino. Arriskuagatik omen da. Zortzi urte joan dira ETAk jarduera armatua eten zuenetik: armak entregatuta daude. Ez dio inporta: batzuek oraindik ere diru gehiago irabazten dute inoren herrian lan egiteagatik. Ez dauka zentzurik eurena ez den herri batean defentsa lanak egiteak, baina are larriagoa da, gainera, zapaltzen duten lur hori zapaltzearren gehiago kobratzea.

Eta hemen arriskuan bizi garenak besteok gara. Begira, bestela, Altsasura; edo kuartelen bat inguruan edozein herritara. Gogoan daukat, aste egunetan nahasten ginenean, jendegutxi ibiltzen zela Gernikako tabernetan, eta egun horiek aprobetxatzen zituzten Guardia Zibilek parrandarako. Gure korroaren erdira sartu, eta armak barra gainean utzi zizkiguten behin, komunera jarraitu gintuzten inoiz, txistu egiten ziguten sarri... berdin dio. Guri inorkez digu ezer ordainduko kontroletan galarazi dizkiguten orduengatik, lagunak atxilotu dizkigutenean sufritu dugunagatik, torturatu dizkiguten senide eta lagunei terapiara laguntzeagatik. Baina ez, orain ez diguzue egia aldatuko.Guk ere badaukagu arriskuan bizitzeaz zeresan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.