Onintza Enbeita.
BIRA

Bordea

2019ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Bordeagoa izan behar dudala esaten didate. Jendearekin beti atsegina izateak arazoak sortzen ei dizkit. Hori esaten didate kuadrillakoek egoeraren batek gainditzen nauen aldiro, edo onartzen ez duten arren, gaindituak haiek direnean. Esate baterako: goizaldeko ordu txikietan mesedez argazkirik ez ateratzeko esatearren, norbait haserretu zaidanean. Edo lekuz kanpo bertsorik ez kantatzearren kritikatzen nautenean. Edo sare sozialetako mezuak ez erantzutearren harrotu egin naizela iradokitzen didatenean. Edo besterik gabe, proiektatzen dudan energia maite ez dutelako edozein gauza leporatzen didatenean. Logikaz arrazoitu ordez, «hasieratik bidali behar zenuen pikutara» esaten didate. «Izan lagunak honetarako!», erantzuten diet nik beti; sututa.

Izan ere, gizarte normal eta osasuntsu batean, inork ez luke haserretu behar, beste batek ez duelako harekin argazki bat atera nahi, edo hitz egin nahi. Ezetza ezetza dela esaten badugu, bizitzako egoera guztietan, hala ulertu behar genuke. Nik ez dut inorekin bordea izan nahi, eta hala izateko joera dutenek ez didate inbidiarik ematen. Nik nahi dudana da, nire espazioa markatzen dudanean, besteek errespetatzea. Nire uztaiaren barrura ez salto egitea nire baimenik gabe. Horixe baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.