Onintza Enbeita.
BIRA

Maitasuna

2020ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Bihotzak eta loreak erakusleihoetan: «oparitu iezaiozu zerbait». Maite baduzu, maiteminduta bazaude, erakutsi iezaiozu munduari. Merkea da: hogei euroren truke urte guztirako salbokonduktoa lor dezakezu. Inork ez du pentsatu nahi harremanetan irauteko inposatu dizkiguten moduez, rolez, heteronormatibitateaz... gaur ez, eskerrik asko. Gaur gurutzatuko gaituzten gezi bakarrak maitasunarenak dira; baita hil arte pozoituko gaituztenak ere.

Eta hor joan da urte guztian emaztea txiki-txiki sentiarazi duen gizona lore sortarekin kalean behera. Guztiek ikusten dute zeinen detaile politak dituen. Zer esan opari bi erosi dituenaz: eskularru berriak emaztearentzat eta lentzeria fina maitalearentzat. Lorak zakarretara botako dituenik ere bada opari egilearen jazarpena jasan ezinda. Afaltzera derrigorrez joan eta aharrausika dagoen betiko bikotea guztiok ikusi dugu. Ohean elkarri bizkarra eman, eta azken sei hilabeteetan bezala, gaur ere zurrunga egingo dute askok. Ezkontzeko eskaera publikoan egiteko aprobetxatu du gure auzoko mutil jatorrak, ezetz esateko aukera oro ezabatuz.

Baina lasai, hori dena normala da: amargatuta gaudenok, arraroak garenok, buztanaren beharra dugunak, beti hilekoarekin gaudenak gu gara. Gaur oparirik egiteko eta jasotzeko inolako asmorik ez dugunok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.