Onintza Enbeita.
BIRA

Gehiengoa

2020ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Demokraziak etimologikoki herriaren boterea esan nahi duela irakatsi zigun Kontxik greziera klasikoko klaseetan eta horrela esanda, gauza ederra dirudi. Zehatz esplikatzen zigun, hala ere, Grezia klasikoan emakumeak eta txiroak ez zirela herria. Beraz, herriaren boterea ez zen hain herriarena: gizonena zen, batez ere. Orain esaten digute demokrazia gehiengoaren nahiak gidatzen duela. Lau urtez behin boto kutxak zabaltzen dituzte, eta ulertarazten digutenez, boto gehien lortzen dituen alderdiaren programa da gehiengoak nahi duena. Agintarien erabakiekin ados ez gaudenean, laster esaten digute gehiengoak erabaki dituen proiektuak daudela Gobernuan. Gehiengoak nahi duena beti ez da justua, ordea. Gehiengoak manipulatu, erabili eta aldatu egiten diren garaiotan nork sinetsiko du denek esaten dutena dela egin behar dena? Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoan botoa eman duen jenderik gehienak EAJ eta PSE elkarrekin gobernuan ikusi nahi izan ditu: gehiengo osoa daukate.

Atzo lau urterako prorroga eman zioten IƱigo Urkullu Renteriari. Ordu eta erdiz berba egin zuen feminismoaz, zaintzaz, ekonomia ulertzeko modu berriez, ekologiaz... ezer esan gabe. Eta orain esadazue gehiengoak behar duguna gutxi batzuen ekonomia suspertzeko neurriak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.