Onintza Enbeita.
BIRA

Kontraesanak

2020ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Bai, aitortzen dut: nik ere jende asko bidali izan dut popatik hartzera. Bai, Samuel L. Jacksonek bainolehen erabili izan dut adierazpen hori, eta duela urte batzuetara arte, ez gutxitan. Kontua da, egun batean, norbaitek, nonbait, nolabait, esan egin zidala hain normaltzat hartzen genuen adierazpide horren atzean zer dagoen, eta entzun egin nion. Entzun egin nion, eta eztabaida amaigabeetan sartu ordez, haren lekuan jartzen saiatu nintzen, haren arrazoiak onartu nituen. Orain saiatu egiten naiz, jendea haizea hartzera bota nahi badut, beste hitz batzuekin bidaltzen. Gainera, nik, zuk, besteak, irakasleak edo tabernariak esaera hori erabiltzeak ez du Samuel L. Jacksonena hobetzen ez okertzen. Askoren gaitza ez da besterik epidemia baino.

Normaltasuna desikasi egin behar izan dut neuk ere: normala dena norbaitek hala erabaki duelako dela normala, alegia, ez naturala delako. Eta min ematen dit jendea ikusteak egun batean haragia jan zuen beganoari harrika,bizitzan behin Mercadonako gazta jan duenartzainari zintzurra mozten, hogeita bost urtean behin jaialdi komertzial batean jo duen musikariari sua ematen… Neuk ere egin izan ditut halakoak, baina besteen kontraesan txikien bila ibiltzeak geure zalantzak ezkutatu baino ez du egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.