Onintza Enbeita.
BIRA

Palestina

2021eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Kosta egiten zait Palestinako irudiak ikustea. Ezin dut ikusi nola sartzen diren faxista juduak etxeetara, nola jipoitzen duten jendea kalean, nola ateratzen duen burua jendeak eraitsitako hormigoiaren azpitik, nola salbatu dituzten anai-arreba txiki batzuek koloretako arrainak... Amorrua ematen dit, gainera, irudi horiek zein azkar ahaztuko ditugun pentsatzeak. Izan ere, ez da hau Israeleko estatuak halakoak egiten dituen lehen aldia. Ez da Palestinaren aurkako lehen ofentsiba. Eta bonbarik ez dagoenean ere, izorratu, jipoitu, torturatu eta hil egiten dituzte palestinarrak: anbulantziak kontrol guneetan gelditzen dituzte gaixoak bertan hil daitezen, blokeo egoerak iraun egiten du ez dezaten bizitzeko behar duten ezer izan, atxilotzeak egunero gertatzen dira... eta munduari ez dio inporta. Orain informatiboetan agertzen dira irudiak, baina etorriko da beste zerbait han gertatzen dena estaliko duena eta hurrengora arte! Txertoekin gertatu dena ere izugarria baita, baina hemengo ekidistanteek esan dute Israel eredugarria izan dela txertoen banaketan; nahiz eta jakin palestinarrei horretarako aukerak ukatu egin dizkietela.

Nire ikuspuntu xumearen arabera, nire existentzia txiki honentzat, Israel ez da eredugarria ezertan, inoren lurrean estatu bat eraikitzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.