Onintza Enbeita.
BIRA

Hiesa

2022ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Abenduaren 1a da gaur. Josu etaRamonekin gogoratzeko eguna. Beraiek izan ziren hiesari buruz modu naturalean hitz egin zidaten lehenengo pertsonak. Modu naturalean: dramarik eta errurik gabe. Gauza asko ulertzen lagundu didate. Tontakeria bat dirudi, baina gu gazte ginela, beldur handia zegoen, eta hiesa ez harrapatzeko aholkuak ematen zizkiguten etengabe. Logikoa eta ona izan zen guretzat, baina GIBean positibo ematen zuen jendeak zerbait gaizki egiten zuela iruditzen zitzaion gizarteari: edo kondoirik gabe egin zutela larrutan ezezagunekin, edo xiringak konpartitu zituztela beste jonki batzuekin, edo ezeren ardurarik gabe bizi zirela.

Bizitzak erakutsi digu geuk ere jarri dugula geure burua arriskuan, baina test guztiek negatibo ematen duten bitartean, ez dugu halakorik jendearen aurrean onartzen. Jakitez, guztiok dakigu zer egin behar den, baina gero, bertsotan bezala, bat-batean ari garenean, bakoitzak ahal duena egiten du. Eta beste gauza guztien moduan, hiesaz kutsatzearen kasuan ere, pertsonak eta haien zirkunstantziak ikusi behar dira.

Gauza serioa da hiesa, baina ondo legoke errurik gabe bizitzea. Ahaztu gabe, jakina, garai batean pentsatzen zenaren kontra, heterosexualen artean zabaldu dela gehien azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.