Pentsatzen genuen, gu umeak ginenean ez bezala, gure umeak ume zirenean, medikuek euskaraz egingo zutela. Pentsatzen genuen epaileek euskarari dagozkion gauzetan eskua sartzeari utziko ziotela. Pentsatzen genuen euskarakkalean irabazitako espazioa ez zuela galduko. Pentsatzen genuen gau eskolen beharra amaitu egingo zela egunen batean. Pentsatzen genuen euskarafobia desagertu egingo zela. Pentsatzen genuen euskara gizarteko kapa, maila, genero eta klase guztien hizkuntza izatera iritsiko zela. Pentsatzen genuen gure instituzioak benetan ari zirela gure hizkuntzaren alde. Pentsatzen genuen ez genuela gaztelaniazko irakasgairik hartu beharko unibertsitate publikoan euskarazko matrikula egiten bagenuen. Pentsatzen genuen gure diruz ordaindutako telebista eta irrati publikoan euskararen maila gutxienez txukuna izango zela edozein ordutan eta edozein programa motatan. Pentsatzen genuen euskarazko gauzetan lan egiteak ez gintuela betirako prekarizatuko. Pentsatzen genuen gure erreferente kulturalek zein kirol arlokoek euskararen aldeko hautua egingo zutela.
Baikorregiak izan ginen pentsatu genuenaldiro. Oso gauza oinarrizkoak ukatzen zaizkio gure hizkuntzari oraindik ere. Bihar, Baionan, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko da. Azterketak. Euskaraz. 2023an.

BIRA
Pentsatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu