andoni egana
HITZ ETZANAK

Jaieguna

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Indarkeria matxista ari du» irakurri ahal izan dugu azken boladan han-hemenka. Euriaren modura ari du: zarra-zarra, etengabe, natural... Natural?

Begi-bistakoa da heziketan datzala arazoaren erroa, ez lukeela euri-ttantta bakar bat ere egin behar. Baina ari duen unetik gizartearen erantzukizuna da babes neurriak ipintzea, antinaturalak badira ere (kanal, harresi eta gainerako). Baditugu polizia askotarikoak; baditugu psikologian adituak eta gizarte laguntzaileak erakundeetan; baditugu fiskalak eta epaileak. Sistema osoak aldi berean egiten du huts, ordea, gehiegitan.

Bi haur, bi eta lau urtekoak, etxe atarira aterarazi ditu beharrak. Negarrez ari dira. Goseak daude. Izututa. Ama barruan datza, hilik. Maguettek beldurra gertutik ezagutu zuen hil aurretik. Haurdunaldi bat zen, bederatzi hilabete, Bilboko Udaltzaingoan lehen salaketa ipini zuela. Salatuaren etxetik babes-etxebizitza batera mugitzea aski irtenbide ona zela eta horrek arriskutik nahikoa urruntzen zuela erabaki zuen epaileak. Ez zuen asmatu. Bederatzi hilabeteren buruan, bi haur geratu dira amarik gabe. Eta ama bi haurrik gabe. Lehen salaketa joan zen urteko abenduaren 6an jarri zuen Maguettek. Konstituzio eguna, hain juxtu. Jaieguna nonbait. Esanguratsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.