andoni egana
HITZ ETZANAK

Buruz

2018ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Jorge Valdanok kontatua da. Egun, futbol-taldeek badute entrenatzailearen saihetsean profesional mordoa: taktikaz arduratzen dena, jokalarien sikologoa, elikadura aholkuak ematen dizkiena, aurkariei buruzko txostenak egiten dituena... Liverpool taldeak kontratatu omen du gazte daniar bat alboko-sakeetan espezialista eta horrexetan baino ez diharduena. Daniar gazte horrekin bi afari eta lau berriketaldi egin ostean erraza omen da honako ondorio honetara iristea: futbola da kirol bat, nagusiki, eskuekin jokatzen dena!

Estrasburgo ez dago Danimarkatik hain urruti. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du ez dela eskubiderik urratu presoen zigorrak ez batuta, auzitara jo zuten presoak zigortu zituzten garaian Espainiako legerian ez zelako jasotzen zigorrak batzeko aukerarik. Prozeduran, hori bai, arrazoia eman die, Auzitegi Konstituzionalak presoen babes helegitea aztertzeari uko egitean, bidezko prozesu judizial bat izateko eskubidea urratu baitzien Espainiak. Orain, Luxenburgoko Justizia Auzitegira jotzeko aukera dute presoen eskubideak defendatzen ari direnek...

Mendeku nahia modu konplikatuan gauzatzea baino ez da. Eta sinetsarazi nahi izango digute justizia dela jarduera bat, nagusiki, buruz jokatzen dena!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.