andoni egana
HITZ ETZANAK

Mireio

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun

Euskal Elkargoak okzitanieraren aldeko politikak abiatuko ditu. Atzoko berrietako bat zen hori. Ez hain urrun eta ez hain aspaldi gertatutakoez zeinen gutxi dakidan jabetzen naiz horrelakoetan. Eta ez dakit askoz gehiago egungo egoeraz... Ez nekien Aturri ibaiaren inguruan %5ek hitz egiten zutenik okzitanieraz; ez nekien okzitanieraren lur-eremuak Italiako iparraldeko zenbait zona harrapatzen dituenik; ez nekien duela mende batzuk Euskal Herriko hegoaldean ere okzitanieraz egiten zenik...

1935eko Bertso-Eguna. Hogeita bat urte baino ez zituen Iñaki Eizmendi Basarri gazteak, euskararen gaia jarrita, horrela bukatu zuen bertsoa: «... Mireio batek edergailutan jasoa zuen Probentza/ ene Jainkoa! egin zaiguzu, guri behar den laguntza/ ahal den azkarren sendatu dadin gaiso den euskal hizkuntza». Frédéric Mistralek bere Mireio-rekin Literatur Nobel saria irabazia zuen 1904an, eta Orixe-k itzuli zuen euskarara. Hizkuntza gutxituetan aritu arren, lor zitekeenaren eredu zen okzitaniera euskaldunontzat orduan, Basarriren bertsoak erakusten duenez.

«Euskararentzat egin den lana egin behar dugu okzitanierarentzat ere», esan zuen Jean Rene Etxegaraik lehengoan. Ez dakit, ba, hainbeste atsegin dudan erreferente bihurtze hau!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.