andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizi

2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Badaki zerbait kondentsazio poetikoaz. Esanindarra du bere txartelak, nahiz hizkien borobiltasun eskasean sumatzen zaion etxean, eskuz eta presaka egina dela. Euskarara ekartzen ahalegindu naiz, baina ez dut egunik onena nonbait. «Vive sencillo para que otros , sencillamente, puedan vivir» dio. Ondokoak daraman «duintasuna» larri eta gezago horrekin konformatu beharko dugu guk. BesteBi etxegabeen eta etxebizitza eskubidearen Bilboko plataformakoek egindako manifestazio bateko argazkian ikusi dut...

Etxegabe bat lo egiten zuen autoan hilik topatu zuten ostegunean Barakaldon. 30 urte zituen eta Caritasen jantokian egiten zituen otorduak. Plataformakoek salatu dutenez, udalak zenbait zerbitzu murriztu egin ditu eta etxegabeei zazpi egunez soilik uzten diete herriko udal aterpetxean lo egiten eta ezin dute hura berriz erabili hiru hilabete pasatu arte. Bilboko Udalak ere neguko aterpetxea itxi egin omen du. 90 loleku gutxiago aurrerantzean, hurrengo negua iritsi arte. Iristen bada.

Josu Goikoetxeari eskatu beharko diogu erakundeei azaltzeko neguak luzeak izan daitezkeela. Nik, bitartean, erdarazkoa baino emaitza zakarragoaz, ekarri dut esaldia gurera: «Bizi gutxienekoarekin, beste batzuk, gutxienez, bizi ahal izan daitezen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.