andoni egana
HITZ ETZANAK

Ihes

2020ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
XIX. eta XX. mendeetako jokamoduak direla horiek, zaharkituak guztiz; guztiok batera egin behar genukeela aurrerabiderik izatekotan; duintasuna ez dela euro batzuen gorabehera soila, sakonagoko zerbait baizik; urtarrilaren bukaeran hotz egiten duela eta ez dela sasoirik onena irteerarik gabeko abenturei ekiteko; orain ez dagoela lehen bezain argi nagusi-langileen arteko arrakala non eta nola zertzen den... Tankera horretako argudiodun diskurtsoak azaleratzen hasi dira hilaren hogeita hamarra eta grebarako deia hurbiltzen doazen heinean. Entzun eta irakurriko zenituzten.

Eskapismo ariketa horietan, iritsi gara entzun-irakurtzera, guk ezetz, guk ez dugula kexurako eta protestarako eskubiderik. Munduaren hegoaldean jaio izateko zoritxarra izan bagenu, orduan baietz, jakina, bagenukeela.Harrigarria da zerbaiten alde edo kontra gaudenean, errealitatea gure neurrira bihurritzeko zenbaterainoko gaitasuna dugun frogatzea. Hemen grebarik ez dela egin behar argudiatzeko beste batzuen egoera okerragoan babestea ez da serioa ere.

Ni baiezkoan nago. Ez dut uste greba tresna zaharkitua denik eta egiteko arrazoiak eta premiak behin eta berriz berritzen dizkigutela iruditzen zait.Zerbait aldatu behar da. Eta egonean egonda ez da aldatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.