andoni egana
HITZ ETZANAK

Bezpera

2020ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Santa Ageda bezpera gaur. Euskal Herrian atariz atari kopla kantari ibiltzeko eguna. Astegun buruzuria tokatu da aurtengoa, eta herri eta auzune askotan joan zen asteburura aurreratuko zuten irtenaldia, edo hurrengora atzeratu...

Gurean ez ezik, santa siziliarra bada norbait hemendik kanpora ere. Esanguratsua iruditu izan zait beti Castillako hainbat herri eta hiritan duten ohitura. Zamora eta Salamanca aldean, emakumeei ematen zaie aginte-makila biharko egunez. Emakume taldeak elkartzen dira kantura, solasera, eskulanak burutzera edo postreak prestatzera. Gizonezkoei uzten zaie egun horretan etxeko lanen ardura. Egun bakarreko rol aldaketa minimoa garai batean ihauterietarako prestakuntza izan zitekeen. Orain, martxoaren zortzirako hilabeteren faltan, har dezake esanahi sakonagoa.

Huelvako landa eremuan gertatzen denak ere eman dit atentzioa. Mendian zebilela, artzain batek aurkitu omen zuen Santa Agedaren irudia. Bi herriren artean zegoen nonbait aurkikuntza lekua, eta idi pare baten gurdian jarri eta erabaki nahi izan zuten zeinena zen santa. Idiek, hasi orduko alto. Eta mendian, idiak geratu ziren lekuan, ospatzen dute erromeria gaur egun. Seguru gazteak zebiltzala itzain. Begi zelatarietatik urrun hobeak dira erromeriak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.