andoni egana
HITZ ETZANAK

Alderantziz

2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Etxetik parrandara doanean «kontuz ibili!» alabari esan ordez semeari esan behar geniokeela entzun nuen estreinako aldi hartan zirrara eragin zidan esaldiak. Hain zen kontu justiziazkoa eta begi bistakoa, eta nik artean ez nuen inoiz halako planteamendurik egin!

«Realeko gizonezkoen taldea Zaragozara abiatu da igandeko partida jokatzera» entzuten edo esaten dugunean, gauzak hobetu diren seinale izango da. Orain ere entzun daiteke hori, baina aurretik Realeko emakumeen taldea albiste izan bada bakarrik. Bestela, nekez.

Berdintasunetik urrun gabiltzan seinale izan da Espainiako futbol ligekin gertatu dena. Gizonezkoenari nola edo hala eutsi egin behar zitzaion eta eutsi egin zaio, egokitzapenak egokitzapen eta baldintzak baldintza. Emakumezkoena bertan behera utzi zuten itxialdiak aurrera egin ahala, espantu handirik gabe. Total... Baina mundua zabala da, eta diruak ez du beti habia toki berean egiten nonbait. Atzo jakin genuen AEBn abian jarriko den lehen liga emakumezkoen futbolekoa dela. Estatu Batuetan, gizonezkoen futbola —soccer delako hori— hutsaren hurrena da. Emakumeak munduko onentsuenak dira, aldiz. Diruak gehienetan aldaro jakinekoa hartzen du, baina begiak estaltzen ere badaki hala komeni zaionean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.