andoni egana
HITZ ETZANAK

20 ordu

2020ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Gaur etsi egin du arduradunak datorren asterako lan-ordutegiaren berri eman dionean. Berriz ere 20 ordu baino ez asteko. Berak gutxienez 30, edo aukeran 40, nahi zituen. Bestela soldatak ez dio bizimodu duin bat burutzeko lain ematen. Baina daukan kontratu mota dauka, eta burua makurtu eta agindua onartu egin behar izan du, nahiz lanari beldurrik ez dion.

Beste lankide bat ere, bere adin jirakoa, 20 ordura daukate. Inoiz edo behin pentsatu izan du bietako bat etxera bidali eta besteari ordutegi osoa eman behar lioketela. Hartara, batek bizimodu duina burutu ahalko zukeen eta bestea, bateko eta besteko erakunde publikoen laguntzak jasota, lan eginda hainbat sos biltzera iritsiko zatekeen txarrenera ere hilaren bukaeran.

Datu bat ez du aintzat hartu. Zaharrak dira bi lankideak. (Zaharrak, bai. Izua zaie hitzei eta beldurrik ez ekintzei). Eta enpresak, biak kontratatuta, erakunde publikoen diru laguntza bikoitza jasotzen du adin jakin batetik gorakoei lana emateagatik. Ia doan irteten zaio enpresari bien lana. Erakundeek, laguntzak banatu ordez, horrelakorik gerta ez dadin bideak eta legeak jarri behar lituzketela otu zaio, denbora asko eta diru gutxi duenez sukaldeko errezela maiztuari adabakia josten ari zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.