andoni egana
HITZ ETZANAK

Udako

2020ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Erkidegoko herritarroi hilabete eskas falta zaigu Espainiako Estatuan inoiz izan diren hauteskunde udatiarrenak egiteko. Historialariren batek esan dezake 1830-40 aldera ere izan zirela bozketak uztailaren amaiera aldera. Baina joan den 150 urtean ez da horrelakorik gertatu Espainia osoan. Bada salbuespen bat. Eta ez dagokie hauteskundeei, erreferendum bati baino.

Dataz haragoko inolako alderaketarik egin nahi gabe, jakina, datua da Francisco Francok uztailaren 6a izendatu zuela Referéndum sobre la Ley de Sucesión en la jefatura de Estado zeritzanari buruzko galdeketa egiteko. Bai data udatiarra hautatu ere! Pentsatzekoa da prozesu osoak nire biriken gardentasun maila bera izan zuela. 14 milioi pasatxo azaldu zen Caudilloaren proposamenaren alde; 722.000 lagun kontra (%4,7); 351.000 boto zuri izan ziren (%2,3)...

Datu horiei begira, grazia egiten dit edozein erreferendum duda-mudakoren antolatzaileak erabiltzen duen trikimailua beti bera dela frogatzeak. Ehuneko bost inguru beti azaltzen da gehiengoaren iritziaren aurka. Boto zuriek ere, ttantta bat ozeanoan, sinesgarritasuna eta aniztasun itxura eman nahi izaten diete emaitzei. Baina truko hori zaharragoa da mistetas-en txistea baino. Eta antzeko kiratsa darie...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.