Onintza Enbeita.
BIRA

Baina

2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Polita lehen ere bazinen, baina orain, argalduta, askoz ere politago zaude. Aurpegiz polita da, baina hain potola dago! Gorputz dotorea dauka, baina ez dio etekinik ateratzen. Ahots goxoa dauka, baina ez daki agertokian mugitzen. Ile laburra eramatea ondo dago, baina makinaz rapatzea ere! Jatorra da, baina lotuegi dago bere umeekiko. Ez dut esango arduragabea denik, baina ez die umeei behar beste kasu egiten. Konplejurik ez izatea ondo dago, baina erabiltzen dituen eskoteak gehiegizkoak dira. Bakoitzak nahi duena egin dezake bere gorputzarekin, baina azkenaldian pasatzen ari da. Gu ez gara inor zer egin behar duen esateko, baina definitu egin behar luke zer gustatzen zaion. Lehen dotorea zen, baina orain argalegi dago. Egiten duen horretan ona da, baina itxuragatik ere plaza asko eman zaizkio. Ez dut esango idazle txarra denik, baina guapa ez balitz, ez luke libururik salduko. Maitagarria da, baina onegia. Musikari ona da, baina bordea.

Eta bururatzen zaizkizuen baina guztiak jar ditzakezu elkarren atzean. Ez dago asmatzeko modurik. Beti dago pegaren bat, beti dago egokia ez den zerbait, beti dago zer edo zer lekuz kanpo. Badakigu atzeko atetik sartu ginela mundura, baina behin hemen egonda, utz gaitzazue lasai izan nahi duguna izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.