andoni egana
HITZ ETZANAK

Bitxia

2020ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Pertsona animaliabitxia da. Badaki;badaki maitatzen; badaki sufritzen…

Baina pertsona, bitxia delako, gai da ez dakiena ere badakiela uste izateko; gauza da ez den zerbait maitatzeko; eta bere sufrimendua alfer-alferrik handitzeko ere kapaz da. Sufrimendua biderkatzeraino handitzen diona beldurra da. Sufrimenduak, erreala den orok ohi duenez, badu muga bat. Baina beldurrak, irudimenaren fruitu den heinean, ez du mugarik, eta, ondorioz, sufrimendua eraman dezake nekez imajina zitezkeen neurrietaraino. Pertsona beldur da egunen batean ezer gabe geratuko ote den. Eta beldur horrek berak eramango du ezer gabe geratzera. Beharrezko duenik gabe geratzeko beldurrak darama beharrezko ez dituen ondasunak pilatzera. Pilatze horrek naturaren oreka hautsiko du eta pertsonari helduko zaio hezurretarainoko beldurra sortzen zion eskasia hura… Kontsuelo bakarra izango du orduan: «Arrazoi nuen nik» esatea.

Ez dira nire hitzak. Jose María Cabodevillarenak dira, COVID-19a baino askoz ere lehenagokoak. Demagun itxialdi hasieran hain ospetsu egin ziren komuneko paper rollo haietako batean idatzirik aurkitu ditudala. Akaso, itzulpena ez da guztiz egokia. Komuneko papera garajeko zoko batean aurkitu dut, umeldua, horitzen hasia, alferrik galdua…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.