andoni egana
HITZ ETZANAK

Hamaika

2021eko urriaren 8a
00:00
Entzun
Orain Alduden bizi den Dom Campristonek, Bekatorosak liburua argitaratu du aurten. Bertan, Nafarroa Behereko herri ttipietako hainbat gay, lesbiana eta bisexualen testigantza bildu du. Pasarte interesgarri asko agertzen da, baina adierazgarrienetakoa amona bat agertzen den hura iruditu zait.

«Berantago, ulertu nuen ez zela arazorik, eta hasi naiz lagunei erraten. Familiarekin konplikatuagoa izan da! Ene aita, biziki kontent zen enetako, eta besoetan hartu nau! Biziki beldur nintzen ene amari errateko, ez bainekien batere nola hartuko zuen. Egun batez erran diot eta, bon, harritua izan da, ez baitzuen pentsatzen homosexuala izaten ahal nintzela. Gero, amatxiri erran nion eta erantzun zidan: 'Ene bizian ikusi ditudan gauza guziekin, horrek ez nau kezkatuko!'».

Amona. Adin batetik gorakoa, derrigor. Asko ikusia; asko ikasia. Tenplea. Espanturik eza. Egonarria. Pandemia garaian adineko pertsonak beldurturik egon direla irakurri ahal izan dugu, baina ez dakit ba, gazteagoak ez garen beldurtu garenak. Lehengoan hala esan zidan amona batek: «Hamaika ikusteko jaio ginela? Guk dagoeneko hamar eta erdi ikusi dizkiagu. Baina beste erdi hori ere ikusi egin nahi...». Maite ditugu egunsentiak eta ilunabarrak. Maite ditugu egunabarrak eta ilunsentiak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.