andoni egana
HITZ ETZANAK

Zientzia

2021eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Barraskilo bati horma bat igotzea bururatu zitzaion (demagun, hilerriko horma, egunotan hainbeste jende sartzen ikusita, jakin-mina sortu zitzaiolako). Hormak bost metro zituen, eta han gora igotzea zuen helburu barraskiloak. Egun-argiz, hiru metro igotzen zituen egunero, baina gauez bi metro jaisten zen (gutizia hori zuelako, edo zenbat eta gorago hotz handiagoa egiten zuelako). Beraz, egunero metro bat egiten zuen gora. Zenbat egunen buruan heldu zen barraskiloa hormaren goiko aldera?

Malba Tahan idazle eta matematika irakasle brasildarrak El hombre que calculaba liburuan idatziriko ipuinetako bat da. Haur eta gazteengan matematikamina sortzeko ez zirela biderik egokienak urratzen zioen. Horrelako asmakizunen bidez akaso...

Donostiako Miramonen zegoen Eureka zientzia museoa ixtea erabaki du Kutxa fundazioak. Irakasle eta gurasoentzat irtenbide polita zen, haurren zientziazaletasuna modu atseginean ernearazteko, eta ulertzekoa da erabakiak hautsak harrotu izana. Kutxa fundazioak dio ez duela ezer bertan behera utzi nahi, Tabakalera eraikinean ekingo diotela orain tokia, lehengo asmo beraz. Ez dakit. Ezer ez da dirudiena. Barraskiloak zenbat egun behar izan zituen? Nik, «bost» erantzun nuen, bote-lasterrean. «Hiru» zen erantzun zuzena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.