Onintza Enbeita.
BIRA

Azaroak 20

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Nik bost urte baino ez nituen Santi Brouard hil zutenean, eta hamar Josu Muguruzari tiro egin ziotenean. Hala ere, badaukat nire inguruan eragin zutenaren akordu lauso bat. Brouard hil zutenean amama Klarak negar egin zuela gogoratzen dut, eta 1989ko azaroaren 21ean jaiki nintzenean irratia piztuta zegoela, goizero bezala. Gure amak belarria itsatsita zeukan transistorean: uste dut entzuten zuena ez zuela sinistu lehenengoan, eta ea berriro gauza bera esango ote zuten egon zela han minutu pare batez. Umeak ginen gu, baina beti esplikatu ziguten «hil egin zituztela».

Duela ez hainbeste urte guardia zibil ohi bat entzun nuen telebistan Santi Brouarden hilketa nola antolatu zuten kontatzen, eta ez zen izan etxean entzuten genuenaren oso bertsio desberdina. Xehetasunak eta izenak aldatu zitezkeen, baina asmoak eta helburuak ez. Guardia zibilak asko gorritu gabe justifikatu zuen Brouard hil izana. Zer esan Josu Muguruzaren hilketari buruz haren ustezko hiltzaileari egin zioten elkarrizketaz. Irribarre egin zion kazetariari, eta barre eta burla beste guztioi. Azaroaren 20ak atea jotzen digun aldiro konturatzen naiz errelatoaz eta zoru etikoaz hainbeste dakitenek errespetu gutxirekin tratatu dituztela haien bandoan egon ez diren hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.