Onintza Enbeita
BIRA

Erditisa

2022ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badaukagu euskaldunok, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi garenok, erditisa izeneko gaixotasuna. Askotan iruditu zait gipuzkoarrak direla min horrek gehien hartu dituenak, baina bizkaitarrok ere badugu geurea. Diagnostiko zehatza eginda, aitortzen dut arabarrek instituzioei dagokienez badutela, baina kulturalki bizkaitarron eta gipuzkoarron erditisak erabatjanda daude. Gure gaixotasunaren sintoma nagusia da ez dugula gugandik harako euskaldunik bereizten. Ezin dugu gure lurralde historikoetan sortu ez den ia ezer garrantzitsua izan daitekeenik ulertu. Ezin dugu. Gaitzak su-etena ematen digunean gauza exotikoetara jotzen dugu; eta jakina, Zuberoa askoz ere esploragarriagoa da Arabako lautada baino. Zer esanik ez, Nafarroako Erriberan euskaraz egiten denik ahaztuta dugu, eta erditisa dugunontzat erabat diseinatutako telebista publikoak lagundu egiten digu zein garrantzitsuak garen sinisten jarrai dezagun.

Orain ere, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko lagunak hauteskunde kanpainan daude, baina ez zaigu iruditzen ezer jokatzen ari garenik euskaldunok Frantziako bozetan. Askoz ere gehiago daukagu irabazteko Andaluzian, eta hauteskunde horiek bai, hauteskunde horietako hautagaien izenak badakizkigu. Besteak arraroak dira, frantsesak: erditisa dugunok ezin ditugu asimilatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.