Onintza Enbeita.
BIRA

Sua

2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Gaur ere hainbat gauza materialbotako ditugu sutara. Sinbolikoki ere, zerbait materialaren gainean idatzita erreko dugu desagerrarazi nahi dugun emozio hori edo sentipen hori. Lastima da suak ezin erretzea gure hitzak, atzeraezinak diren minutu horiek, antsietatea, gorrotoa, edo giza harremanak erabat zailtzen dituzten ametsak eta desioak. Bizitzaren erdiari sorbalda gainetik begiratzen diodan adin honetan, sobera sufrituta ikasi dut amets guztiek eskatzen dutela sakrifizioren bat. Eta behin honezkero, ez dakit zer erreko nukeen lehenago: sakrifikatu behar dudan hori edo ametsa bera. Zalantza antzuak dira, sindrome premenstrualarenak; baina egia da baditudala sutan gustura erreko nituzkeen oroitzapenak, sentipenak edo ekintzak. Demagun nire bizitza komiki batean ematen didatela eskura, bada laukitxoen laurdenak sutara botako nituzke, beren elkarrizketa eta guzti.

Ez dira gogoeta garrantzitsuak. Gaur pozik egoteko eguna da: Euskal Herriko leku askotara jaiak itzuliko dira. Suak hainbat gauza erreko ditu eta gorputz askotara bakea bueltatuko du. Konformatu nadin ni ere agenda zaharrak, gehiegi erabilitako zapata pareren bat, belarra, sasia, oraindik gordeta ditudan eskuz idatzitako testuren batzuk eta gasolina apur bat erreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.