Onintza Enbeita.
BIRA

Balioak

2023ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Emakume futbolari bat eta biok ari ginen ume talde batekin hizketan; oso gustura, egia esan. Ea aberatsak ginen galdetu ziguten. Ez da galdetzen didaten lehen aldia. Eskola-umeekin hitz egin izan dudanean, normala izan da ea bertsotan diru asko irabazten ote dudan jakin nahi izatea. Erantzunean asko aldatzen da neska-mutilen aurpegia. Izan ere, beti esaten diet ez dugula hainbeste diru irabazten, eta interesa galtzen dute gaiarekiko. Ez da arraroa. Sare sozialetan bizi den jendea badago: guk bertso saio batean irabazten dugun adina irabazten dute ia ezer egin gabe. Eta orain, sare sozialak sortzen ikusi genituenok, balioez hitz egiten diegu gazteagoei, baina gu gazteak ginenean telebistako reality-ak jarri ziren modan, eta haietan agertze hutsetik bizimodua atera du jende batek. Eta lehenago izango zen beste aldaketaren bat.

Famatua izateko bideak aldatu diren heinean, erreferenteak narrastu egin dira. Jendeak bere bizimodua kontatu beharra dauka dirua lortzeko, eta jendearentzat interesgarria izan dadin, bizimodu apasionanteak asmatzen dituzte. Milaka jarraitzaile izan arren, ez dago ortografiako akatsak egiteko lotsarik. Batzuetan pentsatzen dut ez dakidala oso ondo zer egiten dugun guk balioez hizketan edozein gauzari balioa dirutan jartzen zaion mundu honetan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.