Albistea entzun

BIRA

Herentziak

Onintza Enbeita -

2023ko maiatzak 24

«Nahi duzuna lor dezakezu saiatzen bazara». «Zu ari zara zure etorkizuna eraikitzen». «Baikorra bazara, nahi duzun lekura iritsiko zara». Gu umeak ginenean eskolako karpetetan agertzen ziren halako titularrak, baina orain leku guztietan ikusten ditut: sare sozialetan, telebistako iragarkietan, ekitaldi politikoetan... Nik ere pentsatzen dut norbere ametsei jarraitu egin behar zaiela, baina kontziente naiz ezin dugula nahi dugun guztia lortu. Askotan, geure mugek jartzen digute galga, baina beste askotan bizi dugun inguruak. Guztiok ez ditugu nahi duguna izateko, egiteko, jateko edo gozatzeko aukera berak, eta gure arteko tartea ahaleginean bakarrik dagoela esatea ez da bakarrik gezurra: tranpa neoliberala da. Zahartzaroan pentsio duinik ez baduzu, hipoteka ez ordaintzearren etxetik bota bazaituzte, lan baldintza prekarioak badituzu... ez da ez zarelako gauzak ondo egiten ahalegindu. Andrea edo gizona izan, hemen jaio edo kanpotik etorri, hanka biak izan edo bat falta, entzun edo ez entzun, herrian edo hirian bizi... Asko aldatzen dira aukerak hemen, eta aukera berdintasunik ez badago, ahalegin hutsa ez da nahikoa ia ezertarako. Hemen ere pribilegio asko jasotzen dira odoleko herentzietatik zein sinbolikoetatik, eta horiek dira ametsen bidea erraztu edo zailtzen dutenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.