Onintza Enbeita.
BIRA

Bizitza duina

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Umeak egiteko esaten digu munduak, gizarteak, jendeak, familiak, lagunek, elizak. Izan zaitezte ama: ez dago munduan beste ezer ederragorik. Zerbaitez erditzen zaren arte, osoa izan gabea zarela dirudi. Kontraesana dirudi, baina halaxe hitz egiten digute. Gure munduaren arabera, emakumea erditzen denean osatzen da. Jaiotze tasa behera doala, populazioa zahartzen ari dela, gizarte segurantza dirurik gabe geldituko dela, irakasleek ez dutela lanik izango. Munduko gaitz askoren errua daukagu umerik izan ez dugun emakumeok. Lehengoan gogorarazi zidaten gutxi falta zaidala arroza guztiz pasatzeko, baina ni oraindik dudaz betetzen nau inoren ama izateak, erditzeak, ardurak, zaurgarritasunak.

Izan ere, «ekarri umeak» esaten dutenek ez digute esaten zer egin behar dugun mundura datorren izaki bizidun horrekin. Umeari bizitzeko leku bat komeni zaio, jan egin behar du, eskolara joan, bizi. Hori guztia. Balantzan jarriz gero, nahiago etxean landareak jarri eta alboko etxeko umeekin jolas egin. Ume bakoon bizkarrean pisurik astunena jartzen dutenak baitira bizitza duina izateko eskubideak urratzen dizkigutenak. Eta norbere buruari bizitza duina ematea zaila denean, are zailagoa da beste norbaitena izorratzeko zilegitasuna dugula sinistea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.