BIRA

Koronabirusa

Onintza Enbeita.
2020ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Pentsatzekoa zen, mundu guztira hedatuko bada, gurera ere helduko zela koronabirus hori. Jendea aztoratuta dago. Ezin da inoren ondoan eztulik egin susmagarria izan gabe, maskarillak erruz saldu omen dira. Ez da gutxiagorako: telebistan etengabe ematen dute birusaren berri. Pandemia dela esaten dute: XXI. mendeko izurritea. Hotzean pentsatuta, gizateria zuriak merezi du mehaztuko duen zerbait: ukitzen dugun guztia zabor bihurtzen dugu. Kontua da zenbateraino den pandemia hau benetakoa, zenbateraino alarmatu gaituzten farmazia enpresen interesen arabera eta zenbateraino agintzen duen burtsak honetan ere. Ekonomia erori egin omen da birusa agertu den leku bakoitzean. Eta, harrigarria dirudien arren, AEBetan ez dago kasurik. Asian sortu omen zen, Europara heldu da, eta han, Ameriketan, ez dago. Eta burtsa beheraka doa, eta jendea larri dabil maskarillak egiteko jarraibideak Whatsappez elkarri bidaltzen.

Bitartean, Afrikan, gerrak, ebolak, hiesak eta gurean desagertuta dauden gaitzek milaka lagun hiltzen dituzte egunero. Eta burtsak ez du zirkinik ere egiten. Ez baitute preserbatiborik erabiltzen, guk ezin baitugu haien bizimodua konpondu. Gizateria zuriak merezi du mehaztuko duen zerbait, baina lasai, ez da koronabirusa izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.