Onintza Enbeita
BIRA

Faltsuak

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zein onak eta erabilgarriak diren salaketa faltsuak. Ez beti, jakina; baina eraso matxista, arrazista edo homofoboez ari garenean bai. Zein erraz gogoratzen garen salaketa faltsuez benetakoez zalantzak ditugunean: gogoratzen halakoren kontrako salaketa jarri zuen beste hura? Ze ondo etortzen zaizkigun salaketa faltsuak gure zalantza pribilegiatuak, arrazistak, matxistak eta homofoboak ezkutatzeko. Jakin badakigu, gainera, datuek hala diotelako, salaketa faltsuak oso gutxi direla. Askoz gehiago dira beldurragatik, edo ohituragatik, ezkutatzen diren erasoak, komentarioak eta jarrerak.

Ordea, ez gara hasiko kuadrilla osoarekin eztabaidan, edo ez gara izango txiste bati barre egiten ez diogun bakarrak, edo ez gara arrazistak baina errealitatea hor ei dago. Justiziaz eta berdintasunaz hitz egitea gustatzen zaigu: hitz egitea. «Nik baditut lagun homosexualak, baina ez doaz erakusten» esaten entzuten dut jendea, edo kalean galtzerdiak saltzen ari denari freskagarriak ordaintzen lagunen aurrean ondo gelditzearren. Ordea, ez diezaiola lagun homosexual horrek esan kuadrillan deseroso dagoenik, edo galtzerdiak saldu dizkionak paperak lortzen laguntzeko. Hori ez. Eraso faltsurik ez dago, baina salaketa faltsu gutxi batzuk bai.Ordea, gu, horiek baino faltsuagoak gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.