andoni egana
HITZ ETZANAK

Berezia

2018ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Bidali berezia» esamoldea ez zait inoiz belarrietara gozo sartu. Egia da propio bidalitako berriemaile batzuk aski berezi izan daitezkeela, baina hortik guztiei hala deitzera badago tartea. Nahiago nuke «propio bidalitakoa» erabiliko balute. Baina huskeria baino ez da hori. Gutizia, beharren garaian.

Uste dut Atlantako Olinpiar Jokoetan izan zela. Euskaldunon Egunkariak propio bidali zuen hara Imanol Murua Uria, eta harrotasun punttu bat loratu zen gure baitan duela hogeitaka urte. Ahalmen erakustaldia zen, bere txikian esanguratsua. Euskaldunok berriak euskaraz jaso ahal izateko ez geneukan bigarren botera itxaron beharrik. Orain, harrotasun xalo hura berritu egiten zait Erdialdeko Amerikatik AEBetara doan migratzaileen karabanari segika BERRIAk «berriemaile berezi» bat, Kristina Berasain Tristan deritzana, baduela jakitean. Lehen eskutik ezagutu nahi ditugu bizirautea helburu duten haien hanketako baben, eztulaldien, lorik gabeko gauen... gorabeherak.

Haiek baino hurbilago dauzkagu, Irunen, noraezean, galduak, hainbat eta hainbat etorkin, europar estatuen hertsitasunak hiltzera kondenatuak. «Bidali berezia» izan behar luke Grande-Marlaskak Bidasoaldean. Bidea badaki. Behobian ikusi genuen Faisán-en sartu-irtenean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.