andoni egana
HITZ ETZANAK

Egonezina

2020ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Birusak agerraldia egin zuenetik, paradoxek lehen baino lur gozoagoa aurkitu dute. «Egonezinak gerarazi nau» irakurri nion lehengoan artista bati. Ez zela bakarra pentsatu nuen. Inguruko askorekin hitz egin dut, eta ez gabiltza, oro har, sentipen horretatik urrun. Sortzeko unean «noizko?», «norentzat?», «zertarako?», «zer baldintzatan?»... argi edukitzea garrantzitsua da nonbait. Zalantzak egonezina sortzen dizu, eta ezinegon horrek paralizatzen zaitu.

Esango nuke sortzaile ez den edonorentzat ere aldatu egin direla ekintza-denbora neurriak. Batetik gutxiago egiteko bestetik gehiago behar da. Terraza batean esertzeko mahaia garbitu zain zaudenean; dendara sartzeko txandan jarri behar duzunean; kalean zoazela inoren gainera ez amiltzeko pausajea mantsotu behar duzunean... bestelako errealitate baten aurrean zaudela jabetuko zara. Txanpon beraren bi aurpegiak: ezinegona sentitzen duzulako geratzen zara, edo gerarazten zaituztelako ezinegona sentitzen duzu.

«Eguna luze eta urtea labur» gertatzen omen zaio edadetuari. «Eguna labur eta itxialdia luze» gertatu zitzaigun askori. Horrelaxe gabiltza. Nahas-mahasean. Jakin gabe «musika den denboraren edo denbora den musikaren sekretuaren jabe». Baina egia da. Geuk ikusi dugulako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.