andoni egana
HITZ ETZANAK

Hegazkinez

2020ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Maila goreneko lantalde bat osatu behar zuten Tokion duela hogei bat urte. Artean teknologia ez zegoen egungo mailan, jakina. Profesionalki pagotxa zen John gure protagonistarentzat lan eskaintza hura. Hainbat azterketa gainditu zituen eta erakutsia zuen ordurako lantaldeko partaide izateko enpresak eskatzen zituen baldintzak ongi bai ongi betetzen zituela: jakintsua zen bere arloan, bazekien taldean lan egiten, zintzoa eta irmoa zen bere usteetan…

Aurrez aurreko elkarrizketa bat baino ez zitzaion falta postua bereganatzeko. Tokiotik bidali zioten San Frantziskora hegazkin-txartela. Eta sudurra muzindu zuen Johnek txartela ikusi orduko. Bere ezezkoari buruzko azalpenak emanaz e-mail bat idatzi zion enpresa kontratatzaileari: «Barnemin handiz, baina aurrez aurreko elkarrizketara ez aurkeztea erabaki dut. Hegazkin-txartel horrekin, larunbatean irten beharko nuke San Frantziskotik eta astelehena litzateke Tokiora iristerako. Eta nik, gogoan dudanetik igandetako meza sekula galdu ez dudan honek, ezdezaket orain horrelakorik egin».

Ez hartu lanik John egoskortzat, tinkoegitzat, memelotzat, santutzat edo koherentetzat jotzen. Nire asmazioa zen dena.Baina ze konplikatuak garen pertsonak! Eta pandemia garaiotan… are konplikatuagoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.