HITZ ETZANAK

Bizialdia

andoni egana
2023ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Baziren, Australian behintzat bai, distantzia kantuen bidez neurtzen zuten tribu eta komunitateak. Era bitxia eta polita iruditu izan zait beti. Metroak eta kilometroak hain dira zozoak eta piperrik gabeak! Ohitura gurera ekarriko bagenu, esan genezakeen gure etxetik halako mendi muinotara hogeita bi Markesaren alaba daudela; gurasoenetik itsasertzera hamabi Teologia, ideologia, edo herriko plazatik hiriburura ehun Zaindu maite duzun hori. Kultura transmititzeko modu bat, beste edozein baino eraginkorragoa.

Denbora neurtzeko modu bitxi gehiago ere ezagutu izan dugu. Zenbat kredo ziren arrautza egosi bitartekoa? Umeei, berriz, itxaronaldia lo-tan ulertarazten zaie: «Bost lo egin, eta oporrak!». Punta-puntako kirolariak bizialdia Olinpiar Jokoka neurtuko du; politikariak, hauteskundeka; zenbait idazle edo musikarik,Durangoka.

Gogorra, zinez, palestinarrek denbora neurtzeko derrigorrean darabilten modua da. Berripaper hau ari da Atef Abu Saif Palestinako Aginte Nazionalaren Kultura ministro eta idazlearen azken hilabete luzeko egunerokoa argitaratzen. Bere Bizitza airean nobela hitz hauekin hasten omen da: «Naeem gerra batean jaio zen,eta gerra batean hil». Bizialdia neurtzeko modu ankerragorik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.