Onintza Enbeita.
BIRA

Gauza garrantzitsuak

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Kilometro gehiegi zituen Polo zaharrak. Erosi nuenean, dotorea zen, baina orain batek daki zer izan den. Ez du sekula matxurarik izan, eta hala ere, urte batzuk badira jendea indirektak botatzen hasi zitzaidala: auto hori kendu beharko da, auto hori ez da segurua, honezkero kilometro nahikoa ez ote dizkiozu egin... azkenean auto berriaren bila hasi naiz. Harrigarria egin zait jendeak mekanikaz zenbat dakien ikustea. Duela hamalau urte kotxeak bost ate izan zitzala eskatzen nuen bakarrik; orain kontsumo gutxikoa izan dadila. Hortik aurrera dena da berria niretzat: botoi bakoitza mundu konplikatu bat.

Bizitzan ia dena egin dudan bezala egin dut hau ere: pentsatu eta erosi. Prezioak konparatu egin behar omen dira. Ez dut astirik ez gogorik izan neure Polo zaharra hartu eta hara eta hona bueltaka hasteko. Gauza garrantzitsuagoak dauzkat egiteko. Batek ez omen du argi niretzako kotxea hori ote den: gazteagoentzat omen da. Beste batek esan dit gezurra dela hibridoek gutxiago kontsumitzen dutela. Mantentzea oso garestia omen duela esan dit sekula marka horretako kotxerik izan ez duen batek. Benetan, berdin dit. Badabil. Eta dirudienez, luzaroan ibiliko da ondo. Burua apurtzeko baditut gauza garrantzitsuagoak bizitzan. Kotxea, horixe baino ez da: kotxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.