Onintza Enbeita.
BIRA

Erdu

2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
San Romaneko zelaian batzartu ginen, ipurdiak autoetan apoiatuta: inork ez gaitu lagundu nahi, pegak baino ez dizkigute jartzen. Zuek gazteak zineten, ni ez hainbeste. Orain baino hamar urte gutxiago nituen, baina zuetako batzuek oraindik gida baimenik ere ez zeneukaten. Ilusioa transmititzen zenuten, eta indarra. Udaletxean gutxiengo absolutua geneukan, baina nork esan ezetz halako olatuari? Herrian sekula ikusi gabeko aukera ikusten genuen zuengan. Erdu ipini zenioten taldeari izena: zatoz. Badakizu, Onin, jendea gure ondora batu dadin. Ez borroka gutxi eginda, ez gutxi eztabaidatuta, ez kristorenak entzun gabe, baina egin zenuten lehen Gazte Egun hura: urriko egun euritsu batean. Desastrea izan zen dena, munduaren amaieran baino euri gehiago egin zuen, baina ze ondo pasatu genuen! Atzera begiratuta, argi dago orduantxe ikasi zenutela, ikasi genuela, bidea egiteko lehen pausoa eman egin behar dela, eta zelan ez, ekaina askoz ere hilabete hobea dela halakoak antolatzeko.

Gaur hamargarrenez elkartuko gara San Romaneko zelaian. Aspaldi dena hain ondo egin zuten haiek Itoitz entzutera batzen ziren lekuan. Pegak jarri zizkigutenen gainetik, bizitzak jar ditzakeen oztopo guztien gainetik, garai bateko ilusio eta indar berbera transmititzen dizkidazue. Biba zuek! Zorionak, Erdu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.