Onintza Enbeita
BIRA

Oinez

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Politikari edo gobernuei edo egoera politikoari edo aktulaitateari edo gure bizitza definitzen duen zera horri ez dio askorik begiratzen. Egunkaria irakurtzen du jubilazioak denbora asko utzi ziolako libre, baina ez omen du leitzen duen erdirik ere sinisten. Telebista ere dena gezurra dela esaten dit. Nik barre egiten diot: «Ni benetan ibiltzen naiz, e!». Ortzemugara begiratzen du, hara urrunera: «Zuk ere emakume formala ematen duzu han barruan, baina gero hemen majo ibiltzen zara!». Grazia egiten dit mundua ikusteko daukan modu pausatuak. Grazia, majo ibiltzea eta emakume formala izatea harentzat zer izango ote diren pentsatzeak.

Aste honetan normalean baino urduriago ikusi dut: «Onintza, kargutu al zara? Denak daude ibiltzeari emanda!». Jubilatuak Madrilera oinez, Katalunian askatasunaren aldeko martxak. Protesta egiteko bideak baino ez direla esan diot: azken batean, bizitzan egin ditugun manifestazio guztiekin, Madrilera ezeze, Bruselara ere oinez iritsiko ginatekeela. «Ez, Onintza, ez; hori ez da asuntoa. Denak daude ibiltzeari emanda, denak doaz oinez norabaitera, baina gauza guztiek lehengo lekuan jarraitzen dute. Kikara barran utzi eta kanpora alde egin dut egunen batean espabilatuko garelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.